Edukira joan

Uppsalako tenplua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uppsalako tenplua
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaUppsalako konderria
Suediako udalerriaUppsala udalerria
Historia eta erabilera
Eraistea 1087
Erlijioaeskandinaviar paganismoa
IzenaThor
Odin
Frey

Uppsalako tenplua Suediako Uppsala hiritik hurbil kokatutako Gamla Uppsala (Antzinako Uppsala) kokalekuan zegoen tenplu pagano bat zen, bertan eta historiaurreko garaitik eskandinaviar jainkoak gurtu ohi ziren. Tenplua izatea garaiko agiri idatzietan gutxi aipatzen da, baina eskandinaviar sagetan eta Saxo Grammaticus delakoaren Gesta Danorum idazlanean sarri aipatu ohi da.

Adan Bremengoak ere gurtzeleku honen deskribapena burutu zuen:

«Suediarrek tenplu ospetsu bat zuten, honek Uppsala izena zeraman, Sigtuna hiritik ez oso urruti. Tenplu hau osoki urrez eraikia zegoen. <...> Tenplu hau bere aurrealdean zintzilik zuen eta bisitarien miresmena pizten zuen urrezko kate batek inguratzen zuen. santutegia bera aipatutako haranean eta antzoki baten gisa mendiz inguratua baitzegoen»[1]
«Thor jainko guztietan boteretsuena da eta trumoia, dunbotsa, haizea, euria, eguzkiaren argia eta uzten jauna da. Erdialdean eseritzen da, eskuan makil bat duela (Mjölnir, eta albo banatan honako bi jainkoak daude: Odin, gudaren jainkoa, bere armadura osoz, eta Frey, bakea eta maitasunaren jainkoa, zakil handi bat duela. Jainko jentil edo pagano guzti hauetako bakoitzak bere apaizak, hauek jendeak emandako eskaintzak eta sakrifizioak eskaintzen dizkiete. Gaixotasunak edo goseteak jazo ezkero, Thorri sakrifizioak eskaintzen zaizkio, gerra badago Odini, eta ezkontzak ospatu ezkero Freyri. Bederatzi urtero bederatzi egun irauten dituen blót edo sakrifizioa ospatu ohi da, Suedian denek ospatu ohi duten ospakizuna. Ondoren abere espezie bakoitzeko bederatzi sakrifikatu ohia dituzte, baita bederatzi gizaseme ere, eta guzti haien gorpuak tenplutik hurbil dagoen zuhaizti bateko adarretatik zintzilikatu ohi dituzte. Inor ez dago blót honetatik at, eta denek euren opariak santutegira bidali ohi dituzte, baita erregeek ere. Kristau orok blót honetan parte ez hartzeagatik isuna ordaintzera derrigortua dago.»

Adan Bremengoak isuna ekonomikoa gogorregia zela iritzi zuen.[2]

Bederatzi egunetako azken blót edo sakrifizioa 1078an ospatu zen. Uppsalako tenplua ziurrenik 1087an Inge I.a Suediakoak suntsitua izanen zen. Denboraldi batez, bederatzi urtero jentil eta kristauen arteko guduak ospatu ohi ziren, urte hori bera azken guduaren data izan zelarik.

2013ko The History Channel kateak ekoiztutako Vikings telesaileko 1. denboraldiko azken aurreko atal osoa tenplu honetan kokatzen da, bertan bikingoek burututako jainko paganoen gurtzea eta abere nahiz gizakien sakrifizioak irudikatzen direlarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oxenstierna, Eric Graf. Vikings (1977) ISBN 84-217-4224-8, 219. orr
  2. Orchard, Andy (1997). Dictionary of Norse Myth and Legend. Cassell. ISBN 0-304-34520-2 169. orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]